Skip to Content
ES EU EN

Pruebas Libres

2020/21 IKASTURTEA

Aurrematrikulazioa

Bi eratara aurkeztu daitezke

  • Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikula gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunakk erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.
  • Online: horretarako, https://ikasgunea.euskadi.eus helbidean sartu behar da, Hezkuntza sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.

Litekeena da eskabideak gehiago izatea eskaintzen diren plazak baino; horregatik, eskabideak barematu egingo dira, ezarritako irizpideen erabiliz

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Nortasuna egiaztatzeko fotokopia sinplea (NAN, AIZ, AIT edo pasaportea). Beharrezkoa da aurkeztea.
  • Erroldatze-ziurtagiria. Ez da beharrezkoa, baremaziorako izango da kontuan.
  • Ikasketa-espedientea edo sarbide betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentua. Beharrezkoa da aurkeztea. (Oharra: EAE-n  2015-16 ikasturtetik aurrera ikasturte hori barnean dela, lanbide-heziketako heziketa zikloak egin dituzten pertsonek ez dute ikasketa-espedienterik aurkeztu behar)

Egutegia
 

Fasea

Data

Aurrematrikulazio-epea

2021eko martxoaren 10etik 24ra

Esleipendunen behin-behineko zerrendak

2021eko martxoaren 31

Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak

2021eko apirilaren 16ra arte

Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak

2021eko apirilaren 23a

Prezio publikoa ordaintzea

2021eko apirilaren 30era arte

Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak

2021eko maiatzaren 10a

Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzea

Ekainaren 4tik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte.

Probak egiteko epea

2021eko ekainaren 8tik 30era

Erreklamazioak aurkezteko epea

2021eko ekainaren 18tik 21era

 

Informazio zabalagoa nahi ezkero https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/02/2101144e.pdf

© meka-elgoibar
Phone Number: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus