Skip to Content
ES EU EN

Albistea

MEKA Lanbide Eskolan EKINTZAILETASUNA sustatzeko sensibilizazio saioak burutu dira!

Saio hauetan arlo profesionalean, eta oro har bizitza osoan zehar, JARRERA EKINTZAILEAK eta PENTSAMENDU SORTZAILEAK daukan garrantzia azpimarratu nahi izan da! Aditu batek zioen bezala, gatazka baten aurrean zergatik batzuk “arazoa” besterik ez dute ikusten eta beste batzuk “hamaika aukera”? Jarrera Ekintzailea aldaketa ororen oinarri gisa ulertzen da. Amets egitea, jauzi egitea, berritzea. Erosotasunaren eremutik ateratzea. Ondo haztatutako arriskuak ekimenez eta sormenez bereganatzeko gaitasuna azaleratzea. Barne Ekintzaile batek erakunde edo entita bati eskaini ahal dizkion onurak ikaragarriak dira. Guzti honen ildotik, ekintzailetza sustatzen dueneko Urratsabt Programa eta UrratsbatSAREA ere aurkeztu dira! Eta amaitzeko, gure ikasleen jarrera ekintzailea eta pentsamendu sortzailea sustatzeko, lehiaketa bat proposatu diegu! Parte hartzera ausartuko al dira? Aukerak ez direlako gertatzen … SORTU egiten direlako! MEKA Ekintzailetasunarekin!

© meka-elgoibar
Phone Number: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus