Edukira joan
ES EU

Diploma banaketa 2022

Bigarren mailako ikasleak ziklo amaierako diplomak jaso dituzte. Azken bi urtetan egiterik izan ez dena berreskuratu da. Ikastetxeko aretoa ikasle zein irakaslez bete da eta bertsolariek girotu dute ekitaldia. Ondoren Karakate Jatetxean bazkari batez ari dira ospatzen. Zorionak eta zorte on etapa berrian!!

Landa eremuko emakumeak ere EKINTZAILEAK direlako!

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da! Horregatik Elgoibarko Mausitxa gaztandegira hurbildu gara. Itxaso Irazabalek (Elgeta) hartu gaitu, zeinak hamarkada bat baino gehiago daraman negozio familiarrari eskainia! Galdera zerrenda batekin aurkeztu garen arren, gertuko elkarrizketa atsegin baten bidez hainbat gairi buruz hitz egin dugu! Jakin dezatela, gutxienez zortzigarren belaunaldia dira gazta egiteko erabakia hartzen dutenak! Lehen belaunaldiek autokontsumorako ekoizpen batekin hasi ziren, zeintzuk gazta egiten zuten esnea alferrik ez galtzeko, eta soberakinarekin salerosten zuten! Laurogeiko hamarkadaren hasieran Rosa Marik eta Jesus Marik gaztagintzatik modu profesionalean bizitzen saiatzeko apustu garrantzitsua egin zuten; adierazten dutenez oso lanbide gogorra da eta egungo merkatuan lekua egiteko, ohiko jarrera ekintzaileak azpimarratzeaz gain (arriskuak hartzeko gaitasuna, lidergoa, sormena, talde-lana...), batez ere jarduerarekiko BOKAZIOA azpimarratu dute. Jarduera familian kudeatzen dute, non historikoki emakumeen presentzia handia eman da. "Mausitxa Gazta" ekoizpen prozesuak eskatzen dituen lan guztien sekulako koordinazioaren emaitza da (ardiak zaintzea, elikatzea, eskilatzea, jeztea...), non guztien artean bai nazio mailan bai nazioartean sari ugari irabazitako azken produktua gauzatzen duten. Eskerrik asko Itxaso Irazabal-Iñaki Ansola eta Rosa Maria Salegi-Jesus Maria Ansola zuen gertutasunagatik, profesionaltasunagatik eta lan onagatik! Plazer bat izan da zuen apustu ekintzailea bertatik bertara ikusi eta gozatu ahal izatea! Emakumeak nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetan ere ekiten duelako! Meka emakumeen ekintzailetzarekin landa munduan! Biba zuek!

Urrats Bat sariak

Urratsbat Sarietara MEKA Lanbide Eskolako Urratsbat Programaren bitartez sortutako bi enpresa aurkeztu ziren, bakoitza bere negozio ideiarekin eta balore proposamenarekin. Mustak "Eco-Car Detailer" aurkeztu zuen eta Patrik "GEUK Berdintasun Aholkularitza". Biek sekulako lan eta aurkezpenak egin zituzten! Bikainnnn! Eta gainera, emakumeak buru dituen atalean, "GEUK Berdintasun Aholkularitza" garaile suertatu zen! ZORIONAAAKKK Patri eta Sheila! Lan bikaina egiten duzue, eta gainera halaxe transmititzeko gaitasun paregabea izan duzue! Segi horrela! MEKA Ekintzailetzarekin!

ABIAN LANBIDE HEZIKETA AZOKA 2022

Martxoak 22-24ra, Eibarko Ipurua futbol zelaiko parkinean iegongo gara. Zatoz eta ezagutu ezazu gure hezkuntza eskaintza. Zure zain egongo gara!!

Dietetikako ikasleak "Bacalaos Alkorta" eta "Accua"-n bisitan izan ziren

Dietetikako ikasleak "Bacalaos Alkorta" eta "Accua"-n bisitan izan ziren. Ainhoak eta Ibanek, bakailuaren trataera eta kontserbazio metodoak azaldu zizkiguten, eta prosezuen nondik norakoen informazio oso interesgarria zabaldu ziguten, baita aplikatzen duten kalitatearen kontrola. Ondoren, berritzailea den Accua enpresara eraman ziguten eta bertan Eva-k @accuahpp de #altaspresiones, presio altuan eta gehigarririk gabe, elikagaiak nola kontserbatzen dituzten azaldu zigun. Mila esker Alkorta bakailuak eskeinitako arretagatik!!Ikasleak oso gustora atera ziren bisitatik.

Diploma banaketa 2022

Bigarren mailako ikasleak ziklo amaierako diplomak jaso dituzte. Azken bi urtetan egiterik izan ez dena berreskuratu da. Ikastetxeko aretoa ikasle zein irakaslez bete da eta bertsolariek girotu dute ekitaldia. Ondoren Karakate Jatetxean bazkari batez ari dira ospatzen. Zorionak eta zorte on etapa berrian!!

Urrats Bat sariak

Urratsbat Sarietara MEKA Lanbide Eskolako Urratsbat Programaren bitartez sortutako bi enpresa aurkeztu ziren, bakoitza bere negozio ideiarekin eta balore proposamenarekin. Mustak "Eco-Car Detailer" aurkeztu zuen eta Patrik "GEUK Berdintasun Aholkularitza". Biek sekulako lan eta aurkezpenak egin zituzten! Bikainnnn! Eta gainera, emakumeak buru dituen atalean, "GEUK Berdintasun Aholkularitza" garaile suertatu zen! ZORIONAAAKKK Patri eta Sheila! Lan bikaina egiten duzue, eta gainera halaxe transmititzeko gaitasun paregabea izan duzue! Segi horrela! MEKA Ekintzailetzarekin!

"Internet por las nubes" Lehiaketan finalistak

INTEFek antolatutako "Internet por las nubes" lehiaketan finalista izan da Administraritzako irakasle eta ikasleak Elgoibarko jubilatuen elkartearekin elkarlanean gauzatzen ari diren "Mundu Digitala" proiektua.

Proiektua herriko jubilatuek digitalizazioaren aurrean dituzten zailtasunak arintzean datza.

Nekazal makinaria azokara bisita

Automozioko mintegia Zaragozako nekazal makinariako azokan (IFEMA). Bertan nekazal makinarian ematen ari diren azken aurrerapenak ezagutzeko aukera izan dute.

Kompar, mugaz bestaldeko proiektua

Kompar, mugaz bestaldeko proiektuarekin, ikasleen mugikortasuna eta ikaskuntza bultzatzeko proiektuaren kurtso bukaerako ekintza gauzatu dugu.

Kasu honetan irakasleon mugikortasunaz baliatuta, Bordeleko haurtzaroari zuzendutako hainbat zerbitzu espezifiko, administratiboak eta politikoak ezagutzeko aukera izaten ari gara.

ikaslan
 
elebasque
“Tknika”
 
“Tkgune”
ikaslan
 
elebasque
© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus