Ikastetxeko berriak
URRATSBAT Programa
Negozio ideia bat daukazula? Zatoz MEKA Elgoibar Lanbide Heziketa ikastetxera eta informa zaitez URRATSBAT Programak eskaintzen dituen abantailetaz! Gauzak ez direlako gertatzen ... SORTU egiten direlako! Meka Ekintzailetzarekin bat!
ESKAINTZA PARTZIALEKO IKASLEEN AURKEZPEN DATA
Eskaintza Partzialeko aurkezpenak ere bihar gauzatuko dira! "Erizain Laguntzailea" eta "Gizarteratze" zikloko ikasleek Meka EZENARROKO Areto Nagusian izango dute beren aurkezpena arratsaldeko 16:30tan!
Hazi, hezi, Mekan ikasi!
2023-24 IKASTURTERAKO AURKEZPENAK MEKA ELGOIBARREN
2023/24 ikasturtea martxan daa! Hona hemen aurkezpenen data eta azalpenak!
Edozein zalantza, badakizu! Gure web gunea kontsultatu edo eta ikastetxera deitu 943 74 80 19 telefonora!
Automozioko departamenduko kideak SINNEK eta BESA -ko instalazioetan
Aurtengo Eusko skills 2023 txapelketan laguntzaile izan dugun SINNEK pintura egilearen enpresak, BESA - Bernardo Ecenarro -k ikastetxe ezberdinetako pintura arloko irakasleoi beraien enpresa ezagutzeko gonbidapena luzatu ziguten eta atzo topaketa hori izan genuen Azkoitin duten instalakuntzetan. MEKA LHII ikastetxetikan gure esker ona adierazi nahi dugu hau aurrera eramaten lagundu duten guztiei. ESKERRIK ASKO!
Erizain Laguntzaileak Elgoibarko anbulatzia basea bisitatu dute
Ikasturtea bukatzeko etorkizuneko Erizain Laguntzaileek Emergentziak Osakidetzako Elgoibarko anbulantzia basea bisitatu dute. Bertako arduraduna den Rubenek Bizi Euskarri Aurreratuko anbulantzia erakutsi diete ikasleei. Eskerrik asko!