Edukira joan
ES EU

Ikastetxeko berriak

Dietetikako ikasleak martxan

Dietetikako zikloko ikasleak osagai jakin batzuetatik abiatuz errezeta desberdinak lantzen ibili gara gaur.

Elikagaien ezaugarriak ezagutu, ehundurak eta sukaldaritza-teknika desberdinak aztertu eta ondoren praktikara eraman.

Zein izango da emaitza?

Astebururako planik ez? Zatoz ibaia garbitzera!

Astebururako ez daukazula planik? Oinetako egokiak jantzi eta animatu zaitez Elgoibarko Baso biziak elkarteak deitutako ibaia garbiketara!

Larunbatean, goizeko 9:30etan Usoan ikusiku dugu elkar! ANIMATU eta eman izena info@elgoibarkobasobiziak.org edota 669.678.003 telefonoan. Bertan ikusten gara!

Ekintzailetza eta Jasangarritasuna

MEKA Lanbide Eskolako, bai Albitzuri bai Ezenarroko 2. mailako ikaslego guztiak, "Ekintzailetza eta Jasangarritasun" sensibilizazio saioetaz gozatu ahalko dute. Ikastetxeko Agenda 2030 eta Ekomodo enpresa bidelagun, ikaslegoari beren lanbide sektoreari lotutako ekintzailetza jasangarriaren inguruko tailerrak eskainiko zaizkie hurrengo bi asteetan zehar. Meka Lanbide Eskola gizartearekiko konpromezua landu eta sustatzen! Gauzak ez direlako gertatzen ... SORTU egiten direlako! MEKA Ekintzailetza Jasangarriarekin!

Matrikulatzeko dauden plaza libreak

Honako ziklo hauetan daude plaza libreak:

  • Administraritza eta Finantzak (Goi Maila)
  • Genero Berdintasuna (Goi Maila)
  • Gizarteratze (Goi Maila Eskaintza Partziala)
  • Makinariaren Elektromekanika (Erdi Maila)
  • Metal Eraikuntzak (Goi Maila)

(*) Plazak mugatuak dira, beraz Irailaren 1etik aurrera agortu arte egongo dira.

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus