Ikastetxeko berriak
Elgoibarko GEMINIS enpresa bisitatu du Administration Mintegiak
Administrazio Kudeaketako 1 mailako ikasleak GEMINIS enpresa bisitatu dute eta administrari batek egin ditzakeen lanak ikusi. Eskerrik asko bertan jasotako informazio eta arretagatik!
EKA Lanbide Eskola Gipuzkoa EKIN-en parte hartzen
MEKA Lanbide Eskolako Administraritza Mintegiko kideak Tabakaleran gauzatutako Gipuzkoa EKIN-eko ekitaldian parte hartzen ari dira. Oraingoan "Errealitate Birtuala eta Areagotua + Holografia" da gaia. Benetan interesgarria! MEKA Lanbide Eskola Ekintzailetzarekin!!
Zorionak eta Urte Berri On guztioiii!
Negu gordinak eta gabonak,
Mekara iritsi dira
Mari Domingi eta Olentzero
atera dira argira,
ta bitartean ikasle denak,
itzaliko dituzte antenak,
inor ez guri begira,
Albizuriko tailerretatik,
asmo berrien desira
Ezenarroko jende artean,
irrifarra eta disdira,
ondo ospatu eta deskantsatu,
maitasun handiz, fin besarkatu,
bildu familia eztira,
Meka lagunen hazira.
Doinua: Izarren hautsa.
BACALAOS ALKORTA-ra bixita egin dute Dietetikako ikasleek
Dietetikako ikasleak Bacalos Alkortara bisitan izan dira. Bertan HPP teknologia eta honen abantailak ezagutu dituzte.
EKINTZAILE EGUNA Mekal Lanbide Eskolan
MEKA Lanbide Eskolan ???????????????????? ?????????? ospatu da! 2. mailako ikaslegoarengan EKINTZAILETASUNA-ren garrantzia azpimarratu nahi da beste behin ere! Beraien ikasketak amaitzean autoenplegua aukera bat izan daitekeela aipatuz, Urratsbat Programa eta Urratsbat Sarea ere aurkeztu dira. Horretaz gain ekintzaile paregabeetaz gozatu ahal izan dugu! MEKA Lanbide Eskolan Ekintzailetasun haziak ereitea ezinbestekoa ikusten dugulako, MEKA Ekintzailetzarekin bat!