Edukira joan
ES EU

Ikastetxeko berriak

Diploma banaketa 2022

Bigarren mailako ikasleak ziklo amaierako diplomak jaso dituzte. Azken bi urtetan egiterik izan ez dena berreskuratu da. Ikastetxeko aretoa ikasle zein irakaslez bete da eta bertsolariek girotu dute ekitaldia. Ondoren Karakate Jatetxean bazkari batez ari dira ospatzen. Zorionak eta zorte on etapa berrian!!

Urrats Bat sariak

Urratsbat Sarietara MEKA Lanbide Eskolako Urratsbat Programaren bitartez sortutako bi enpresa aurkeztu ziren, bakoitza bere negozio ideiarekin eta balore proposamenarekin. Mustak "Eco-Car Detailer" aurkeztu zuen eta Patrik "GEUK Berdintasun Aholkularitza". Biek sekulako lan eta aurkezpenak egin zituzten! Bikainnnn! Eta gainera, emakumeak buru dituen atalean, "GEUK Berdintasun Aholkularitza" garaile suertatu zen! ZORIONAAAKKK Patri eta Sheila! Lan bikaina egiten duzue, eta gainera halaxe transmititzeko gaitasun paregabea izan duzue! Segi horrela! MEKA Ekintzailetzarekin!

"Internet por las nubes" Lehiaketan finalistak

INTEFek antolatutako "Internet por las nubes" lehiaketan finalista izan da Administraritzako irakasle eta ikasleak Elgoibarko jubilatuen elkartearekin elkarlanean gauzatzen ari diren "Mundu Digitala" proiektua.

Proiektua herriko jubilatuek digitalizazioaren aurrean dituzten zailtasunak arintzean datza.

Nekazal makinaria azokara bisita

Automozioko mintegia Zaragozako nekazal makinariako azokan (IFEMA). Bertan nekazal makinarian ematen ari diren azken aurrerapenak ezagutzeko aukera izan dute.

Kompar, mugaz bestaldeko proiektua

Kompar, mugaz bestaldeko proiektuarekin, ikasleen mugikortasuna eta ikaskuntza bultzatzeko proiektuaren kurtso bukaerako ekintza gauzatu dugu.

Kasu honetan irakasleon mugikortasunaz baliatuta, Bordeleko haurtzaroari zuzendutako hainbat zerbitzu espezifiko, administratiboak eta politikoak ezagutzeko aukera izaten ari gara.

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus