Edukira joan
ES EU

Ikastetxeko berriak

Meka Lanbide Eskolako ikasleak Erasmusera joateko prest!

Guztia prest gure ikasleak Portugal, Polonia, Grezia, Txekia, Irlanda eta Italia praktikak egiteko!!! Asko ikasi eta disfrutatu! Gora Erasmus!!!

LH Duala Euskaraz aitortzan MEKA Lanbide Eskola ikastetxe erreferentea

Euskara eta jasangarritasuna, ekonomiaren bultzatzaile? Ostiralean Urnietako Salestarretan izan ginen, LH Duala euskaraz aitortza ekitaldian. Aita Menni enpresa saritua izan zen eta beraien ikastetxe erreferente bezala, gurea, MEKA Lanbide Eskola. "Euskaraz, balioa erantsi lanari!"

125 urte Lanbide Heziketak Elgoibarren

125 urte Elgoibarren Lanbide Heziketa eskola martxan jarri zenetik. Horren oroimenez, filatelia taldekiek, zigilua atera dute. Mila esker!

Frantziako Urma ikastetxeko bisita

Frantziako Urma ikastetxetik etorritako irakasleak izan ditugu bisitan. Gure ikastetxea ikusteaz gain, inguruko Automozio arloko enpresak bisitatzeko aukera izan dute. Aukera paregabea elkar ezagutzeko eta etorkizuneko proiektuei buruz hitzegiteko.

Komunikazio Bitartekotzako ikasleak Donostiako ONCE Erakundean

Komunikazio Bitartekotza ikasleak Donostiako Once Erakundea ezagutzen egon dira. ONCEk dituen zerbitzuen berri eman ziguten baita bertako profesionalek egiten duten lanaren berri ere. Gainera, tifloteknologiarekin praktika txikiren bat egiteko aukera ere izan genuen.

Eskerrik asko ONCEko profesionalei zuen inplikazioagatik!

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus