Edukira joan
ES EU

Ikastetxeko berriak

CIFP Meka LHII ikastetxean berrikuntzako proiektuaren aurkezpena egin da non erronkak kudeatzeko eredu bat sortu den DIGEA izenarekin

Eredu hau erronketan oinarritua dago, eta PDCA (Plan, Do, Check, Adjust) kudeaketa-eredutik, ikastetxeen metodologia aktiboetako esperientzietatik eta Lanbide Heziketako sisteman aitortutako hainbat eredutatik abiatuta zehaztu da.

CIFP Meka LHII elkarlanean aritu da,CIFP IMH LHII, CIFP Tolosaldea LHII, Institut Escola del Treball (Bartzelona) eta Mecanizados INDARPAK (Iurreta) enpresarekin.

Hasi da jada Meka Lanbide Heziketako Gaitasun digitalen oinarrizko ikastaroa

Hasi da jada Meka Lanbide Heziketako Gaitasun digitalen oinarrizko ikastaroa, bertan 55 urtetik gorakoak mobilaren eta ordenagailuaren oinarrizko erabilera eta beraientzat erabilgarri eta gustokoenak diren aplikazioak lantzen hasi dira. Izugarrizko plazerra izaten ari da beraiekin/zuekin elkarlanean aritzea.

Automozio mintegiko irakasleak errealitate birtualeko edukiak sortzen

Automozio mintegiko irakasleak errealitate birtualeko edukiak sortzen eta garatzen ari dira:

Virtual Smart Mobility proiektuan Don Bosko ikastetxea eta Nafarroako Nautilus VR empresarekin batera ibilgailu elektrikoen edukiak ari gara sortzen.

Eta Automotive proiektuaren barnean Euskelec lehiaketako ibililgailuaren power trainaren instalakuntza modu birtualean lantzen ari gara Tknika eta Innovae empresekin batera.

En MEKA Lanbide Eskolan ANIMALIEKIN LAGUNDUTAKO TERAPIAko prestakuntzan

MEKA Lanbide Eskolan ANIMALIEKIN LAGUNDUTAKO TERAPIAko prestakuntza ematen ari dira. Bertan, 15 ikasle prestakuntza jasotzen ari dira beren animaliekin batera, eta bertan tratamenduak egiten ikasten dute, animaliek, haien laguntzarekin, pazienteak eta haien patologiak sendatzen laguntzeko. Aisiari, terapiari eta hezkuntzari aplikatutako animaliek lagundutako esku-hartzeak egiten ikastea eta txakurrekin eta zaldiekin lagundutako terapiaren alde eta ezaugarri espezifikoak ezagutzea du helburu.

URRATSBAT Programa

Negozio ideia bat daukazula? Zatoz MEKA Elgoibar Lanbide Heziketa ikastetxera eta informa zaitez URRATSBAT Programak eskaintzen dituen abantailetaz! Gauzak ez direlako gertatzen ... SORTU egiten direlako! Meka Ekintzailetzarekin bat!

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus