Edukira joan
ES EU

Ikastetxeko berriak

Ekintzailetasuna sustatuz Ikasenpresa Kongresuan parte hartzen

MEKA Lanbide ESkolakom ikasleak Ikasenpresa Kongresura bertaratu dira! Erdi eta goi mailetako ikasleek aurkezpen bikainak egin dituzten eta tailer interesgarri eta ezberdinetaz gozatu ahal izan dute! MEKA Lanbide Eskolako ikaslegoa Ekintzailetzan murgilduta! Aupa zuek! 

Azaroak 25, Emakumeen Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna.

MEKA Lanbide Eskolan ere eta Genero Berdintasuneko ikasleek antolatuta, hainbat ekintza egin dira astean zehar. Azaroak 25, egunero!

Haur Hezkuntzako ikasleak Tolosako TOPIC-en

Atzo Haur Hezkuntza 1.mailako ikasle eta irakasleak Tolosan izan ginen Topic, txotxongilo museoa, ikusten eta TITIRAJAI jaialdian parte hartu genuen. "A contravento" antzezlan italiarra ikusteko aukera izan genuen, ikuskizun ederra eta samurra. Oso irteera interesgarria suertatu zitzaigun.

Ekintzailetasun Teknologikoa sustatuz Gipuzkoa EKIN-eko jardunaldietara goaz

Gipuzkoa EKIN-eko II. ediziora bertaratu gara MEKA Lanbide Eskolako irakasle tekniko eta ikasleak. Ekintzailetasun teknologikoa ezagutu eta sustatzeko asmoz, "WIMBI" eta "Bakarts NFT"-ek eskainitako hitzaldietaz gozatu ahal izan dugu, non beraien esperientziak partekatu dituzten. Ekintzailetzako haziak ereitean sinisten dugulako, MEKA ekintzailetzarekin bat!

Haur Hezkuntzako ikasleak Bihotz-inguru basoeskolan

Haur Hezkuntzako ikasleek, metodologia aktiboak ezagutu eta aztertzeko asmoz, Bihotz inguru basoeskola bisitatu dugu. Printzipio metodologiko eta antolakuntza sistema ezagutzeko aukera izan dugu. Eskerrik asko bihotzinguruko bidelagun eta basolagunei: Katy eta Jon Mikel!

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus