Azterketa libreak
2020/21 IKASTURTEA
Aurrematrikulazioa
Bi eratara aurkeztu daitezke
- Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikula gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunakk erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.
- Online: horretarako, https://ikasgunea.euskadi.eus helbidean sartu behar da, Hezkuntza sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.
Litekeena da eskabideak gehiago izatea eskaintzen diren plazak baino; horregatik, eskabideak barematu egingo dira, ezarritako irizpideen erabiliz
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Nortasuna egiaztatzeko fotokopia sinplea (NAN, AIZ, AIT edo pasaportea). Beharrezkoa da aurkeztea.
- Erroldatze-ziurtagiria. Ez da beharrezkoa, baremaziorako izango da kontuan.
- Ikasketa-espedientea edo sarbide betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentua. Beharrezkoa da aurkeztea. (Oharra: EAE-n 2015-16 ikasturtetik aurrera ikasturte hori barnean dela, lanbide-heziketako heziketa zikloak egin dituzten pertsonek ez dute ikasketa-espedienterik aurkeztu behar)
Egutegia
Fasea | Data |
Aurrematrikulazio-epea | 2021eko martxoaren 10etik 24ra |
Esleipendunen behin-behineko zerrendak | 2021eko martxoaren 31 |
Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak | 2021eko apirilaren 16ra arte |
Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak | 2021eko apirilaren 23a |
Prezio publikoa ordaintzea | 2021eko apirilaren 30era arte |
Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak | 2021eko maiatzaren 10a |
Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzea | Ekainaren 4tik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte. |
Probak egiteko epea | 2021eko ekainaren 8tik 30era |
Informazio zabalagoa nahi ezkero https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/02/2101144e.pdf