Edukira joan
ES EU EN

Eskaintza Partziala 2021/22 ikasturtea

ESKAINTZA PARTZIALA

Zertan datza

ESKAINTZA PARTZIALekin Lanbide Heziketa Titulazio bat lor daiteke. Modalitate honetan heziketa zikloa osorik egin daiteke, modulo profesionalak banan-banan kurtsatuz, eskaintza osokoaren ordutegitik kanpo eta lanean diharduten pertsonen beharrizanekin bat.

Eskaintza Partzialaren aurrematrikula

Aurrematrikula epea: matrikula arrunta egiten den egunetan

BAREMAZIOA:

Eskaerak eskaintza baino haundiagoa izanez gero lehentasun irizpideak hauek izando dira (EHAA 2010/04/12)

Lehendik heziketa-zikloan matrikulatutako pertsonak, zikloa osatzeko egin nahi duten modulua baino geratzen ez zaienak.

Prestakuntza.eskaintzaren zikloarekin lotutako arloan lanean ari diren edo langabezian dauden langileak

Ziklo bereko prestakuntza-modulu edo gaitasun unitateren bat gaindituta duten pertsonak

Eskatzailea adin nagusiagokoa izatea

Sartzeko baldintzak

Beharrezko denean, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetan ikasteko derrigorrezko titulazioa.

  • Goi-mailakoa: Batxilergo Titulua edo goi-mailako sarbide-proba gaindituta duela egiaztatzen duen agirira
  • Erdi-mailakoa: Bigarren Mailako Hezkuntzako Graduatua edo erdi-mailako sarbide-proba gainditua duela egiaztatzen duen agiria.

2020-21 ikasturteko zikloak

GIZARTERATZEA (GOI MAILAKOA)

  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Hezkuntzan esku-hartzeko babesa
  • Ingeles teknikoa
  • Lehen laguntzak

Beste modulu guztiak gaindituta badituzu bakarrik:

  • Gizarteratzeko proiektua
  • Lantokiko prestakuntza

ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK (ERDI MAILAKOA)

  • Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak
  • Lan taldeko harremanak
  • Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa
© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus