Espezializazio kurtsoa
IBILGAILU ELEKTRIKO ETA HIBRIDOEN MANTENUA
Iraupena
Urte 1 lantokiko prestakuntza barne.
Sarrera baldintzak
Ibilgailu automobilen elektromekanikako teknikaria / Makineriaren elektromekanikako teknikaria.
Ziklo hau bukatzerakoan, lan hauek burutzeko gai izango zara:
- Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan elementuak eta multzoak muntatu eta mantentzeko eragiketak egitea.
- Propultsio-sistema hibrido eta elektrikoak dituzten ibilgailuetan matxurak aurkitzea, konpontzea, egiaztatzea eta doitzea, segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzko zehaztapen teknikoei jarraituz, indarrean dagoen araudia betez.
Irteera profesionalak
- Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanetako teknikaria.
- Ordezko piezen eta diagnostiko-ekipoen saltzailea/banatzailea.
- Muntaketa teknikaria ibilgailuak fabrikatzen dituzten enpresetan.
- Sistema pneumatiko, hidrauliko, transmisio sistema balazta, direkzio, esekidura, sistema elektriko eta karga-sistemen teknikari konpontzailea.
- Ordezko piezak fabrikatu eta saltzen dituzten enpresetako langilea.
Ordutegia
8:15-14:45 astelehenetik ostiralera