Edukira joan
ES EU

Espezializazio kurtsoa

IBILGAILU HIBRIDO ETA ELEKTRIKOEN SISTEMEN MANTENTZE ETA SEGURTASUNARI BURUZKO ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA.

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

  • Automozioko Goi-mailako Teknikaria.
  • Aireontzien Sistema Elektronikoak eta Abionikoak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria.
  • Pistoi-Motorreko Hegazkinen Mantentze Aeromekanikoko Goi-mailako Teknikaria.
  • Turbina-Motorreko Hegazkinen Mantentze Aeromekanikoko Goi-mailako Teknikaria.

Ikastaroaren iraupena:

650 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

  • Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen sistemetan matxurak aurrediagnostikatzea, bezeroari harrera egitean hautemandako sintometatik abiatuta, dagokion lan-agindua egiteko.
  • Ibilgailu hibridoak eta elektrikoak konpontzeko tailer batean mantentze-prozesuak planifikatzea, banatzea eta kontrolatzea, ezarritako metodoak eta denborak betez.
  • Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioa betetzen dela bermatzea, ibilgailu hibrido eta elektrikoetarako ezarritako araudiaren arabera.
  • Ibilgailu hibridoetan eta elektrikoetan tentsio handiko sistemetatik korronte elektrikoa deskonektatzea, lan seguruak egiteko indarrean dagoen araudia betez.
  • Trakzio elektrikoko eta hibridoko sistemen elementu indibidualen eta multzoen konponketa gainbegiratzea, prozedura egokiak erabilita.
  • Ibilgailu elektrikoetan tentsio handiko biltegiratze-bateriak konpontzea, eskatutako erremintak eta tresneria maneiatuta, eta ezarritako segurtasun-protokoloak eta -teknikak aplikatuta, araudiaren arabera.
  • Ibilgailu hibridoetako eta elektrikoetako tentsio handiko sistemetako, biltegiratzeko eta karga elektrikoko sistemetako parametroen doikuntza gainbegiratzea, datuak aztertuta eta ezarritako teknikak aplikatuta.
  • Ibilgailu hibridoetan eta elektrikoetan transmisio-sistemak, birsortzeko balaztak eta kontrol termikoa konpontzen eta/edo mantentzen direla egiaztatzea, teknika egokiak aplikatuta.
  • Segurtasun-protokoloei buruzko dokumentazio tekniko administratiboa betetzea, indarrean dagoen araudia betez.

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honela lan egitea:

  • Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen mantentze-lanen arloko burua.
  • Ibilgailuen mantentze-lanen arloko segurtasun-arduraduna.
  • Ibilgailuen azterketa teknikoko arduraduna.
  • Ibilgailuak hartzeko arduraduna.
  • Ordezko piezen eta diagnosi-ekipoen arloko burua.
  • Ibilgailuen peritu tasatzailea.
  • Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako arduraduna.
  • Ibilgailuekin lotutako ekipoen merkataritza-arloko arduraduna.
  • Karrozeria arloko burua.

Zer irtenbide profesional ditu?

Espezializazio-ikastaro hori gainditu dutela egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek ibilgailu hibridoen eta elektrikoen ekoizpenaren eta mantentze-lanen sektorean eta automobilen, itsas garraioaren eta aireko garraioaren azpisektoreetan jardun ahal izango dute. Enpresa-sektoreak:

  • Ibilgailuak fabrikatzeko enpresak.
  • Ibilgailuen mantentze-lanak egiteko enpresak.
  • Ibilgailuen multzoen eta azpimultzoen saiakuntza-laborategiak.
  • Ibilgailuen osagaiak fabrikatzen eta banatzen dituzten enpresak.
  • Ibilgailuak egiaztatzeko, diagnostikatzeko eta haien ordezko piezak egiteko ekipoak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta mantentzeko enpresak.
  • Ibilgailuak alokatzeko ontzidien enpresa operadoreak. g) Ibilgailuen osagarriak instalatzeko enpresak.
  • Zerbitzu publikoetarako ontzidiak dituzten enpresak, bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko.
  • Ibilgailuen azterketa teknikoak egiteko enpresak.
  • Ibilgailuen bateriak mantentzeko eta birziklatzeko enpresak.

Programa honen bidez zein lanbide araututan jardun daitekeen?

Titulu honek ez du biderik ematen inongo lanbide araututara zuzenean sartzeko.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:

  • Segurtasuna tentsio handiko sistemak dituzten ibilgailuetan. (40 o.)
  • Trakzio elektrikoa eta hibridoa ibilgailuetan. (80 o.)
  • Tentsio handiko sistemak, biltegiratzea eta karga elektrikoa. (80 o.)
  • Transmisio-sistemak, galga birsortzailea eta kontrol termikoa. (60 o.)
  • Lantokiko prestakuntza. (65 o.)
© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus