Edukira joan
ES EU EN

Kalitate, Ingurumen eta Lan Arriskuen Prebentziorako Politika

CIFP MEKA LHII-kegiaztatuak ditu ondorengo sariak:

 
 

CIFP MEKA LHII, Euskal Hezkuntza Publikoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua da. Bertan, erdi eta goi mailako heziketa zikloak eskaintzen dira, baita langile eta langabetuentzat etengabeko formakuntza eta baita atzerrian formakuntza izateko aukera proiektu Europarren bitartez.

CIFP MEKA LHII-ren helburua, lanbide heziketako zentro erreferente izatea da, honetarako zuzendaritzaren konpromezu argiak direlarik: bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzea, ingurumena babestea eta lan segurtasuna bermatzea. Honetarako, eta hobekuntza jarraia lortze aldera, kalitate, ingurumen eta segurtasunean oinarrituriko kudeaketa sistema integratua aukeratu du erreferentzia-eredu gisa zentro osoaren kudeaketa egiteko.

Politika hau, ingurumen eta kalitate helburuak ezartzeko erreferentzia markotzat erabiliko da, jarraibide hauetan oinarrituz:

  • Bezeroen guztizko gogobetetzea lortzea, kalitatezko zerbitzu bat eskainiz hezkuntza zerbitzua berari, bezeroei arretari, zein gizartearen aurrean dugun heziketa konpromezuari dagokionez.
  • lngurumenari, kalitateari eta segurtasunari dagozkion eta zentroari egokitzen zaizkion lege betekizunak betetzea, baita gureganatu ditugt,1n bestelako betekizunak ere, betiere bezeroen eta interes taldeen baldintzak eta eskakizunak kontutan izanez.
  • Etengabeko hobekuntza, gure jarduerak, emandako zerbitzuak eta laneko prozesuak etengabe optimizatuz, planifikazioaren, garapenaren eta berrikuspenaren bidez.
  • Gure prozesuak eta proiekt1,1ak erakundearen zereginarekin, ikuspegiarekin eta estrategiekin lerrokatzea, bikaintasunean, jasangarritasunean, hezkidetzan, errespetuan eta berdintasunean heziz.
  • lkasleak, ikastetxeko langileak eta interes-taldeak aintzat hartzea; horretarako, haien iritzia entzun eta haien itxaropenak asetzen saiatuz.
  • Langileriaren formazio jarraia, hezkuntzaren, lanpostuaren, zentroko prozesu eta helburuen ezagutza hobetu eta eraginkortasuna eta kalitatea lortzeko asmoz.
  • lngurumenaren babeserako, zentroan zein haren izenean egiten diren jardueretatik eratorritako kutsadurari aurre egin eta mugatzeko neurriak hartu, baliagaiak modu jasangarrian kontsumituz, sortutako hondakin eta isurketak mugatu eta egoki kudeatuz, aldaketa klimatikoa arintzeko neurriak hartuz.
  • Lan arriskuen prebentzioari dagokionez, pertsonen segurtasun eta osasunerako kalteak aurreikusi eta ekiditeko neurriak hartu.
  • Bertako enpresei formakuntza beharrak asetzen saiatu eta zerbitzuak Tkgune bitartez eskaini.

Politika honek, eta bertan garatzen diren konpromezuek, antolakuntza osoari eragiten diote, ikastetxeko pertsona guztiek ezagutu, onartu eta betetzeko lan egin behar dutelarik. Gainera, kudeaketa-sistema hobetzeko eta erakundearen helburuak lortzeko aktiboki parte hartzeko konpromezua hartu behar dute.

lkastetxeko Zuzendaritzak beharrezkoak diren bitartekoak jarriko ditu, jarduerak eta helburuak arrakastaz garatzeko.

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 / 943748230
bulegoa@meka-elgoibar.net