ERASMUS + KA2
TEAM WE
Proiektuaren ideia alor desberdinetako irakasleak eta ikasleak (gizarte- eta osasun-arreta, , ingeniaritza elektrikoa/mekanikoa) inplikatzea da, ongizatearen teknologiarekin zerikusia duten benetako arazoak konpontzeko, gizarte eta osasun-arloko erakundeekin lankidetzan. Proiektuaren fokua adinekoen zaintzan egongo da, beste lan edo zaintza-ingurune batzuk alde batera utzi gabe.
Pedagogiaren ikuspegitik, proiektuan parte hartzen duten irakasleek trebetasunak eskuratu eta erabiliko dituzte talde-irakaskuntzan, arazoetan eta fenomenoetan oinarritutako irakaskuntzan eta FLIPPED Learningen metodologian. Sartu proiektuaren webgunean.
EC EUVET
Proiektu honen helburua ongizatean garatzen ari den teknologiaren ezagutza partekatzea da. Danimarkako ZBC ikastetxeak koordinatuta, Suedia, Finlandia, Alemania, Grezia, Belgika, Herbehereak eta Euskadiko ikastetxe batzuk parte hartu dugu. MEKA LHIIko arlo sanitario eta sozio-saitarioko departamentuak burutu dute proiektua.
ENTREPRENEURS DE L’EUROPE DU DEMAIN
Proiektu honetan Administraritzako ikasle eta irakasle batzuk parte hartu dute, ekintzailetza lantzea helburu izan duelarik. Frantziako Lycee Saint Denis-ek koordinatuta, Finlandia, Kroazia, Italia eta Euskadiko ikastetxe talde batek parte hartu dugu proiektu honetan.