Edukira joan
ES EU EN

Albistea

Sarrera probak

Ezin izan duzu DBH amaitu, baina erakarria egiten zaizu Lanbide Heziketa? Edo agian ez duzu Batxilergoa egin eta trebatzen jarraitu nahi duzu? Edo titulurik ez duzu, baina lanean ari zara eta ikasten jarraitu nahi duzu? Animatu! Zure helburua FPko sarrera proben bidez lor dezakezu. Izena emateko datak otsailaren 3tik 16ra. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan ORIENTAZIO Zerbitzuarekin. Zergatik Lanbide Heziketa?Prestakuntza eskaintza zabala duelako eta bertan 26 familia profesionalen artean aukeratu dezakezulako. Gaitasun teknikoak eta zeharkakoak lantzen direlako, non aplikazio praktikoa nagusitzen den. Prestakuntza profesional zabala lortuko duzulako arlo profesional jakin batean jarduteko. Ez baitu zure ibilbide akademikoa mugatzen. Enplegagarritasun tasa altua duelako. Gauzatzeko modu ezberdinak daudelako: aurrez aurre, erdipresentziala, online, dual-a, distantziara, .... Zure etorkizuna zure esku ere badagoelako!

https://www.ikaslangipuzkoa.eus/eu/sarbide-probako-azterketa-atzeratuta

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus