Edukira joan
ES EU EN

Albistea

Soldadura integratzaile proiektua

Meka LHII-ko Orientazio, Soldadura eta Galdaragintza mintegiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin soldadura integratzailea proiektua garatu dute. Proiektu honen helburu nagusia emakumeak Sodaduraren eta Galdaragintzaren sektorera erakartea izan da; izan ere, sektore honek langile kualifikatu asko eskatzen ditu, eta tradizioz oso maskulinizatuta egon da.

Ibilbide profesional errealak eta eraginkorrak sortuz emakumeak sektorean integratu nahi izan dugu, eta aldi berean, inguruko enpresek egindako eskulanaren eskaerari erantzun nahi izan diogu.

Bisitatutako enpresek izan duten jarrera eta lankidetza eskertu nahi dugu, langile kualifikatuak aurkitzeko duten benetako arazoa eta emakumezko langileak kontratatzeko duten joera ulertzen lagunduz. Eta, bereziki, Ekar Soldadura enpresari, sustapen-bideoa grabatzen laguntzeagatik.

Mila esker guztiei!!

Enpresa kolaboratzaileak: Ekar Soldadura, Sarralle, Zaher 2000, Iriarte Manutención, Eibar Precisión Casting, Calderería Paco, Odrinox, Fyteibar, Calderería Irusa, FVP calderería, Alonso Manufacturas metálicas, Leku-ona, Teknicalde, Sipp, Kalman, Soldaduras Afema, ABC compresores, Alteyco system, Forjas Areitio, Domusa calefacción, Industrias metálicas Oñaz, Olalde burdinlanak, Goitek Lanon, Cometel.

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus