Edukira joan
ES EU EN

Albistea

Ekintzailetza jardunaldia

MEKA Lanbide Eskolari “ekintzailetza” aukera paregabea iruditzen zaio! Hau dela eta biharko (Urriak 7) Ekintzailetza Jardunaldi bat antolatu da. Administration Mintegiak eskatuta!

#ETHAZI metodologia aktibo eta kolaboratiboari esker, ikasleek beren sektoreko negozio ideia bat garatu beharko dute, eta hori garatzeko modu hoberenetako bat ekintzaile bati bere bizipenaren berri galdetu ahal izatea da. Horretarako “Eat one Feed One” Tour Gastronomikoak antolatzen dituen Cristina Castellanos-en zuzenekoaz gozatu ahalko dugu, zeinak bere ekintzailetzaren inguruko bizipenak partekatuko dizkigu. Bestalde, Mugarik Gabeko Ekonomilariak erakundearen ordezkaria den Maialen Aginagalde ere gure artean izango da. Bere eskutik Ekonomia Sozial eta Solidarioagoa eta enpresetako Erantzunkizun Sozial Koorporatiboa eta Inbertsio Etikoak ezagutu ahalko ditugu. Eta nola ez, jardunaldia Urratsbat Programa eta UrratsbatSAREA ezagutaraziz amaituko dugu! MEKA-n Ekintzailetzan sinisten dugulako … Meka Ekintzailetzarekin! 

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus