Edukira joan
ES EU EN

Albistea

IKASENPRESA KONGRESUA

Beste behin ere, MEKA Lanbide Eskolako LPO Departamendua Ikasenpresako Kongresura bertaratu da. Ekintzailetasunean sinisten dugulako, gure ziklo ezberdinetako ikasleak Tabakalerara bertaratu gara antolakuntza aldetik proposatutako tailer ezberdinetan parte hartzeko irrikaz! Zibersegurtasuna, Visual Thinking, Ikastest eta Sormena sustatzeko tailerretaz gozatzeko aukera paregabea izateaz gain, Komunikazio tailerrean ikastetxeko Ikasenpresa bakoitzak bere negozio ideiaren nondik norakoak azaldu eta defendatu behar izan ditu, bakoitzaren balore proposamenak era dinamiko eta erakargarrienean komunikatuz. Oraingoan ere lan bikaina egin dute gure ikasleek! Beraietaz oso harro gaudelako, zorionak bene benetan! Segi horrela! MEKA Lanbide Eskolan, Ekintzailetasunean sinisten dugulako!

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus