Albistea
Zorionak eta Urte Berri On guztioiii!
Negu gordinak eta gabonak,
Mekara iritsi dira
Mari Domingi eta Olentzero
atera dira argira,
ta bitartean ikasle denak,
itzaliko dituzte antenak,
inor ez guri begira,
Albizuriko tailerretatik,
asmo berrien desira
Ezenarroko jende artean,
irrifarra eta disdira,
ondo ospatu eta deskantsatu,
maitasun handiz, fin besarkatu,
bildu familia eztira,
Meka lagunen hazira.
Doinua: Izarren hautsa.