Edukira joan
ES EU EN

Aurrematrikula Maiatzaren 31tik Ekainaren 18ra (biak barne)

Aurrematrikula egina izatea beharrezkoa da matrikulatu ahal izateko.

Informazio gehiago

2021/22 HEZKUNTZA ESKAINTZA ETA ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK

MEKA Lanbide Eskolan EKINTZAILETASUNA sustatzeko sensibilizazio saioak burutu dira!

Saio hauetan arlo profesionalean, eta oro har bizitza osoan zehar, JARRERA EKINTZAILEAK eta PENTSAMENDU SORTZAILEAK daukan garrantzia azpimarratu nahi izan da! Aditu batek zioen bezala, gatazka baten aurrean zergatik batzuk “arazoa” besterik ez dute ikusten eta beste batzuk “hamaika aukera”? Jarrera Ekintzailea aldaketa ororen oinarri gisa ulertzen da. Amets egitea, jauzi egitea, berritzea. Erosotasunaren eremutik ateratzea. Ondo haztatutako arriskuak ekimenez eta sormenez bereganatzeko gaitasuna azaleratzea. Barne Ekintzaile batek erakunde edo entita bati eskaini ahal dizkion onurak ikaragarriak dira. Guzti honen ildotik, ekintzailetza sustatzen dueneko Urratsabt Programa eta UrratsbatSAREA ere aurkeztu dira! Eta amaitzeko, gure ikasleen jarrera ekintzailea eta pentsamendu sortzailea sustatzeko, lehiaketa bat proposatu diegu! Parte hartzera ausartuko al dira? Aukerak ez direlako gertatzen … SORTU egiten direlako! MEKA Ekintzailetasunarekin!

Soldadura integratzaile proiektua

Meka LHII-ko Orientazio, Soldadura eta Galdaragintza mintegiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin soldadura integratzailea proiektua garatu dute. Proiektu honen helburu nagusia emakumeak Sodaduraren eta Galdaragintzaren sektorera erakartea izan da; izan ere, sektore honek langile kualifikatu asko eskatzen ditu, eta tradizioz oso maskulinizatuta egon da.

Ibilbide profesional errealak eta eraginkorrak sortuz emakumeak sektorean integratu nahi izan dugu, eta aldi berean, inguruko enpresek egindako eskulanaren eskaerari erantzun nahi izan diogu.

Bisitatutako enpresek izan duten jarrera eta lankidetza eskertu nahi dugu, langile kualifikatuak aurkitzeko duten benetako arazoa eta emakumezko langileak kontratatzeko duten joera ulertzen lagunduz. Eta, bereziki, Ekar Soldadura enpresari, sustapen-bideoa grabatzen laguntzeagatik.

Mila esker guztiei!!

Enpresa kolaboratzaileak: Ekar Soldadura, Sarralle, Zaher 2000, Iriarte Manutención, Eibar Precisión Casting, Calderería Paco, Odrinox, Fyteibar, Calderería Irusa, FVP calderería, Alonso Manufacturas metálicas, Leku-ona, Teknicalde, Sipp, Kalman, Soldaduras Afema, ABC compresores, Alteyco system, Forjas Areitio, Domusa calefacción, Industrias metálicas Oñaz, Olalde burdinlanak, Goitek Lanon, Cometel.

Ibilgailu elektrikoa zatitzen

MUBIL-ekin elkarlanean "Ibilgailu elektrikoa zatikatzen" ikastaroa antolatu da. MUBIL-ek %100ean finantziatutako ikastaroa da. Eman izena prestakuntza@meka-elgoibar.eus-en !!

Herbereetako ikasleekin proiektu amaiera

Goi Mailako Administraritza eta Finantzetako lehenengo mailako ikasleek, Herbeheretako #HorizonCollege-eko ikasleekin egin duten online proiektua ostiralean amaitu zuten opari polit batekin: Mistery Box bat. Gure ikasleek, beraien Ingelez maila eta Herbeheretako kulturari buruzko ezagutza hobetzeko aukera izan dute bideo dei eta jarduera desberdinekin azkenengo asteetan zehar. Eskerrik asko esperientzia zoragarri honengatik! #Unboxing bideoa Stories-en aurkituko duzue.

ikaslan
 
elebasque
ikaslan
 
elebasque
© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus