Edukira joan
ES EU

Langile eta langabetuentzat ikastaroak 2021-22 ikasturtea

Etengabeko eta lanerako prestakuntza

Zure lan egoera hobetu nahiko zenuke? Egin klik

Ikasleei zuzenduriko Inlan lan poltsa duzu eskura

GLOBAL TRAINING deialdia zabalik!

Goi mailko zikloa bukatuta baduzu, animatu beste herrialde batean zure arloko praktikak egitera!!! Informazio guztia hemen daukazu: GLOBAL TRAINING BEKAK 2021

MEKA Lanbide Eskolan EKINTZAILETASUNA sustatzeko sensibilizazio saioak burutu dira!

Saio hauetan arlo profesionalean, eta oro har bizitza osoan zehar, JARRERA EKINTZAILEAK eta PENTSAMENDU SORTZAILEAK daukan garrantzia azpimarratu nahi izan da! Aditu batek zioen bezala, gatazka baten aurrean zergatik batzuk “arazoa” besterik ez dute ikusten eta beste batzuk “hamaika aukera”? Jarrera Ekintzailea aldaketa ororen oinarri gisa ulertzen da. Amets egitea, jauzi egitea, berritzea. Erosotasunaren eremutik ateratzea. Ondo haztatutako arriskuak ekimenez eta sormenez bereganatzeko gaitasuna azaleratzea. Barne Ekintzaile batek erakunde edo entita bati eskaini ahal dizkion onurak ikaragarriak dira. Guzti honen ildotik, ekintzailetza sustatzen dueneko Urratsabt Programa eta UrratsbatSAREA ere aurkeztu dira! Eta amaitzeko, gure ikasleen jarrera ekintzailea eta pentsamendu sortzailea sustatzeko, lehiaketa bat proposatu diegu! Parte hartzera ausartuko al dira? Aukerak ez direlako gertatzen … SORTU egiten direlako! MEKA Ekintzailetasunarekin!

Soldadura integratzaile proiektua

Meka LHII-ko Orientazio, Soldadura eta Galdaragintza mintegiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin soldadura integratzailea proiektua garatu dute. Proiektu honen helburu nagusia emakumeak Sodaduraren eta Galdaragintzaren sektorera erakartea izan da; izan ere, sektore honek langile kualifikatu asko eskatzen ditu, eta tradizioz oso maskulinizatuta egon da.

Ibilbide profesional errealak eta eraginkorrak sortuz emakumeak sektorean integratu nahi izan dugu, eta aldi berean, inguruko enpresek egindako eskulanaren eskaerari erantzun nahi izan diogu.

Bisitatutako enpresek izan duten jarrera eta lankidetza eskertu nahi dugu, langile kualifikatuak aurkitzeko duten benetako arazoa eta emakumezko langileak kontratatzeko duten joera ulertzen lagunduz. Eta, bereziki, Ekar Soldadura enpresari, sustapen-bideoa grabatzen laguntzeagatik.

Mila esker guztiei!!

Enpresa kolaboratzaileak: Ekar Soldadura, Sarralle, Zaher 2000, Iriarte Manutención, Eibar Precisión Casting, Calderería Paco, Odrinox, Fyteibar, Calderería Irusa, FVP calderería, Alonso Manufacturas metálicas, Leku-ona, Teknicalde, Sipp, Kalman, Soldaduras Afema, ABC compresores, Alteyco system, Forjas Areitio, Domusa calefacción, Industrias metálicas Oñaz, Olalde burdinlanak, Goitek Lanon, Cometel.

Tailerrak LH-ko ingeles irakasleentzat Kyjoven, Txekia, Armeria Eskolaren eskutik

Lanbide Heziketako hizkuntza-irakasleak Errealitate Birtualaren bidezko irakaskuntzan trebatzeko marko metodologiko bat diseinatu ondoren, VirTrain nazioarteko taldeak (CASPHE eta MTI, Txekiako Errepublikakoak; Armeria Eskola LHII, Euskal Herrikoa; eta Provincia Autonoma di Trento, Italiakoa) ikastaro hibrido bat prestatu zuen, zeinaren lehen zatia Moodlen egin zen uztailean.

Irailaren 8tik 13ra, parte-hartzaileek ezagutza teorikoa zabaldu ahal izan zuten Kyjoven, Txekiar Errepublikan, Moraviako Training Institutuan (MTI) egindako entrenamendu saioetan. Lukas Macenauer-ek, hezkuntza digitaleko espezialistak, eta Jan Cervinka-k, Helduentzako Hezkuntza fakultateko ikasleak, lau tailer zuzendu zituzten, non irakasleek EB-eko app-ekin esperimentatu zuten, hala nola, Immerse online, Engage edo Warp VR aplikazioekin.

Euskal Herriko irakasleek bost eskola ordezkatu zituzten: Armeria Eskola, Don Bosco, Leioako Ostalaritza Eskola, Meka Lanbide Eskola eta Miguel Altuna.

Lanbide heziketako formatzaileek Oculus 2 gailuaren bidez aplikazio ezberdinak probatzeko aukera izan zuten eta irakasle eta ikasle gisa esperimentatu zuten.

Gainera, landa-bidaia bat egin zuten eta 360 graduko argazkiak eta bideoak hartu zituzten, ikasgelarako EB-a erabiltzeko aukera berri bat gehituz.

Ekintzak eta unitate didaktikoa hizkuntzak irakasteko EB-aren bidez

Besteak beste, hizkuntza trebetasunak (irakurtzea, entzutea, hitz egitea eta idaztea) lantzeko EBko jarduera ezberdinen inguruan hausnartu zuten, ikasgelarako ideiak sortu zituzten eta ikasle eta irakasleen jariakortasun teknologikoa bezalako aldagai posibleei buruz eztabaidatu zuten.

EB-eko unitate didaktiko eredu bat sortu zuten, beren ikasgaia garatzeko erabiliko dutena. Ikasleekin probatu ondoren, grabatutako saioak eta gainerako materiala VirTrain online plataforman jarriko dituzte.

GLOBAL TRAINING deialdia zabalik!

Goi mailko zikloa bukatuta baduzu, animatu beste herrialde batean zure arloko praktikak egitera!!! Informazio guztia hemen daukazu: GLOBAL TRAINING BEKAK 2021

2021/22 HEZKUNTZA ESKAINTZA ETA ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK

ikaslan
 
elebasque
ikaslan
 
elebasque
© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus