Edukira joan
ES EU

Langile eta langabetuentzat ikastaroak 2021-22 ikasturtea

Etengabeko eta lanerako prestakuntza

Zure lan egoera hobetu nahiko zenuke? Egin klik

Ikasleei zuzenduriko Inlan lan poltsa duzu eskura

EUSKOSKILLS 2021 SARI BANAKETA

Zorionak Euskoskills2021 en parte hartzaile guztiei eta nola ez MEKAko gure ikasle eta laguntzaile izan dituzten irakasle guztieri egindako lan bikainagatik.

Sarituen artean izan ditugu Arreta soziosanitario familitik aritu diren Naroa Jimenez eta Maddi Escudero ikasleak eta azpimarratzekoa Galdaragintzako Damaris Noemi Torrejon, 12 partehartzaileren artean emakume bakarra izan delako eta podiumean egotea lortu duelako. Bejondeizuela!!

EUSKOSKILLS 2021

Urriak 19-21 bitartean ospatuko da Irungo FICOBA erakustazokan Euskoskills 2021 edizioa. Bertan parte hartuko dute Arreta Soziosanitarioa, Galdaragintza, Karrozeria eta Ibilgailuen Elektromekanikako ikasleek. Zorte on guztioi eta bizi esperientzia!!

Landa eremuko emakumeak ere EKINTZAILEAK direlako!

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da! Horregatik Elgoibarko Mausitxa gaztandegira hurbildu gara. Itxaso Irazabalek (Elgeta) hartu gaitu, zeinak hamarkada bat baino gehiago daraman negozio familiarrari eskainia! Galdera zerrenda batekin aurkeztu garen arren, gertuko elkarrizketa atsegin baten bidez hainbat gairi buruz hitz egin dugu! Jakin dezatela, gutxienez zortzigarren belaunaldia dira gazta egiteko erabakia hartzen dutenak! Lehen belaunaldiek autokontsumorako ekoizpen batekin hasi ziren, zeintzuk gazta egiten zuten esnea alferrik ez galtzeko, eta soberakinarekin salerosten zuten! Laurogeiko hamarkadaren hasieran Rosa Marik eta Jesus Marik gaztagintzatik modu profesionalean bizitzen saiatzeko apustu garrantzitsua egin zuten; adierazten dutenez oso lanbide gogorra da eta egungo merkatuan lekua egiteko, ohiko jarrera ekintzaileak azpimarratzeaz gain (arriskuak hartzeko gaitasuna, lidergoa, sormena, talde-lana...), batez ere jarduerarekiko BOKAZIOA azpimarratu dute. Jarduera familian kudeatzen dute, non historikoki emakumeen presentzia handia eman da. "Mausitxa Gazta" ekoizpen prozesuak eskatzen dituen lan guztien sekulako koordinazioaren emaitza da (ardiak zaintzea, elikatzea, eskilatzea, jeztea...), non guztien artean bai nazio mailan bai nazioartean sari ugari irabazitako azken produktua gauzatzen duten. Eskerrik asko Itxaso Irazabal-Iñaki Ansola eta Rosa Maria Salegi-Jesus Maria Ansola zuen gertutasunagatik, profesionaltasunagatik eta lan onagatik! Plazer bat izan da zuen apustu ekintzailea bertatik bertara ikusi eta gozatu ahal izatea! Emakumeak nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetan ere ekiten duelako! Meka emakumeen ekintzailetzarekin landa munduan! Biba zuek!

Makinariaren elektromekanikako 2. Kurtsoko ikasleak Forest Pioneer enpresak antolaturiko Neuson 204VHT prozesadoraren erakustaldian

Makinariaren elektromekanikako 2. Kurtsoko ikasleak Forest Pioneer enpresak antolaturiko Neuson 204VHT prozesadoraren erakustaldian izan ziren, Mungiako basoetan. Benetan irteera interesgarria gu denontzat. Mila esker Forest Pioneer!

ikaslan
 
elebasque
ikaslan
 
elebasque
© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus