AZTERKETA LIBREAK

2019-20 DEIALDIA

Egungo egoera dela eta, oraindik ez da egingo teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko proben deialdia. Une honetan hainbat eszenatokitan ari gara lanean. Datak erabakitzen direnean, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da.

ESKAINITAKO ZIKLOAK

LOGSE

Proba libreak ERIZAINTZA LAGUNTZA OSAGARRIAK:

Matrikula egin ahal izango dute ziklo honetako modulu guztietan edo modulu batean matrikulatuta egon direnak, bai eskaintza osoan, eskaintza partzialean edo libreki modalitatean.

LOE ZIKLOAK

ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK: Goi Mailako LOE zikloan aldez aurretik matrikulatuta egon eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek.

Baita, ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK, ADMINISTRAZIO KUDEAKETA, MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA, KARROZERIA, IBILGAILUEN ELEKTROMEKANIKA eta SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA zikloetan egin ahal izateko eskakizunak betez, uztailaren 17ko 1124/2009 errege dekretua ezarritako proben bidez gutxienez lanbide-kualifikazioa bat egiaztatu dutenentzat era (errege-dekretu horren bitartez, laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzen dira).

PROBETAN IZENA EMATEKO BETEKIZUNAK:

ERDI MAILAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOAK:

  • ADINA: 18 urte
  • BETEKIZUN AKADEMIKOAK: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Teknikari laguntzaile titulua, Teknikari titulua, Batxilergo Bateratu Balioanizduneko bigarren maila, Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila, Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila  edo komunetako esperimentala, Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikasketaren bat, Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana edo hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

GOI MAILAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOAK:

  • ADINA: 20 urte izan behar dira, edo 19 teknikari titulua dutenek.
  • BETEKIZUN AKADEMIKOAK: Batxilergoko titulua,Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan hezkuntza-sistemaren antolaketari buruzkoan zehaztutako batxilergo titulua, Teknikari espezialista edo goi-teknikari titulua edo horien ikasketa-ondorio berak dituen titulua,Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo Unibertsitate Aurrekoa gainditua,Unibertsitate titulua edo parekoa, Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gaindituta edo Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

LOE ZIKLOENGATIK ORDEZKATUAK IZAN DIREN ZIKLOETARAKO:

Matrikulatuta egon den zentruko idazkariak luzatutako ziurtagiria.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • Betekizun akademikoak benetakotzen dituen titulu ofiziala.
  • Zikloko modulu bat edo batzuk beste zentru baten gainditu badira: kalifikazioen ziurtagiri ofizial bat.
  • Konbalidazioen eskabidea: matrikula egiterakoan idazkaritzan emango zaizun inprimakia bete eta egiaztatzeko dokumentazioa entregatu.
 

DOKUMENTAZIO GEHIGARRIA:

  • Matrikula informatikoki egiten da, institutuan bertan.
  • Matrikula inprimakia (atezaintzan).
  • NAN-aren fotokopia
  • Bankuko ordainagiria (18€) matrikulako tasak ordaintzeko.

MATRIKULUEEN ZERRENDA ETA AZTERKETA DATAK

Matrikulatutakoen zerrenda

Azterketa datak:

GAITEGIAK ETA BIBLIOGRAFIA:

ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK: