EKINTZAILETZA

Zer da Urratsbat?

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza PolĂ­tica eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAk koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, MEKA LHII-ak ikastetxea enpresa-haztegi bihurtzea aukeratu du Urratsbat programaren bitartez. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean, programako partaideak diren beste instalazio batzuk ere erabil ditzazkete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,...

Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak...) enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza eskainiko diola eta bere ondoan laguntzaile moduan arituko dela.

Nori zuzendua dago?

Urratsbathonako hauei zuzentzen zaie:

  • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.

Zein zerbitzu eskaintzen ditu?

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
  • Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
  • Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
  • Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.

Informazioa eta Proiektuen aurkezpena

Informazio gehiago behar izanez gero jarri harremanetan Urratsbat arduradunarekin: Saioa Alberdi (urratsbat@meka-elgoibar.eus) 943748019 Ext 107

 

URRATS BAT PROGRAMAREN BIDEZ IKASTETXEAN SORTUTAKO ENPRESAK

DEITEL

Bezeroarentzako telefonozko arreta-zerbitzua

EGUN ALAI

Etxez etxeko asistentzia

Klikatu irudianelkarrizketa irakurri ahal izateko

IZUBI MEKANIZATUAK

Fabrikazio mekanikoa.