Edukira joan
ES EU

Ikastetxeko berriak

EUSKOSKILLS 2021 SARI BANAKETA

Zorionak Euskoskills2021 en parte hartzaile guztiei eta nola ez MEKAko gure ikasle eta laguntzaile izan dituzten irakasle guztieri egindako lan bikainagatik.

Sarituen artean izan ditugu Arreta soziosanitario familitik aritu diren Naroa Jimenez eta Maddi Escudero ikasleak eta azpimarratzekoa Galdaragintzako Damaris Noemi Torrejon, 12 partehartzaileren artean emakume bakarra izan delako eta podiumean egotea lortu duelako. Bejondeizuela!!

Orientazioa behar duzu? Zure etorkizunari buruz zalantzak dauzkazu?

Aurkitu gure gela birtualean orientazio akademiko eta profesionalari buruzko galdera ohikoenen erantzunak!

https://view.genial.ly/6019310aedea170d2af28666/presentation-orientazioa-meka-goi-maila

EUSKOSKILLS 2021-EAN PARTE HARTU ZUTEN IKASLE ETA IRAKASLEEI ESKER ONA

EuskoskillS 2021-etan parte hartu zuten ikasle eta irakasleeri, beraien lana aitortzeko asmoarekin, Txankakua Elgoibarko Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko 50 euroko bonoa oparitu zaie. Zorionak eta segi horrela!

IKASENPRESA KONGRESUA

Beste behin ere, MEKA Lanbide Eskolako LPO Departamendua Ikasenpresako Kongresura bertaratu da. Ekintzailetasunean sinisten dugulako, gure ziklo ezberdinetako ikasleak Tabakalerara bertaratu gara antolakuntza aldetik proposatutako tailer ezberdinetan parte hartzeko irrikaz! Zibersegurtasuna, Visual Thinking, Ikastest eta Sormena sustatzeko tailerretaz gozatzeko aukera paregabea izateaz gain, Komunikazio tailerrean ikastetxeko Ikasenpresa bakoitzak bere negozio ideiaren nondik norakoak azaldu eta defendatu behar izan ditu, bakoitzaren balore proposamenak era dinamiko eta erakargarrienean komunikatuz. Oraingoan ere lan bikaina egin dute gure ikasleek! Beraietaz oso harro gaudelako, zorionak bene benetan! Segi horrela! MEKA Lanbide Eskolan, Ekintzailetasunean sinisten dugulako!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus