Albistea
Ekintzailetasun Teknologikoa sustatuz Gipuzkoa EKIN-eko jardunaldietara goaz
Gipuzkoa EKIN-eko II. ediziora bertaratu gara MEKA Lanbide Eskolako irakasle tekniko eta ikasleak. Ekintzailetasun teknologikoa ezagutu eta sustatzeko asmoz, "WIMBI" eta "Bakarts NFT"-ek eskainitako hitzaldietaz gozatu ahal izan dugu, non beraien esperientziak partekatu dituzten. Ekintzailetzako haziak ereitean sinisten dugulako, MEKA ekintzailetzarekin bat!