Agenda 2030
2030 Agenda 2015ean NBEn lortutako akordioa da, 17 Garapen Iraunkorrerako Helburu (GIH) eta 169 helburu zehatz lortzeko, 2030ean mundu bidezkoagoa, ekologikoagoa, oparoagoa eta baketsuagoa lortzen lagunduko dutenak. 193 herrialdek sinatutako konpromisoa da, ikuspegi berarekin —mundu eta bizitza iraunkor bat partekatzea— eta lehentasun berarekin: pobrezia desagerraraztea.
Hauek dira Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak:
Agenda 30 akordiok, Gobernuez, Foru Aldundiez eta Udalez gain, enpresak, unibertsitateak, gizarte-eragileak edo era guztietako erakundeak inplikatzen ditu, baita pertsonak ere.
Horretan dihardugu MEKA lanbide heziketan. Esfera guztiak kontutan harturik: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta aliantzak, egunerokotasunean pausu txikiak emanez.
Aurtengo ikasturtean hartutako konpromezuen artean:
- Birziklapena bultzatzen jarraituko dugu. TerraCycle programan parte hartuko dugu.
- Eskolako energia kontsumoaren analisia egingo dugu: Kontsumoa jeisteko ekintzak proposatuz; edota eguzkiaren energía erabili ahal izateko eguzki panelen bideragarritasuna planteatuz.
- Dietetikako zikloko ikasleen laguntzaz elikadura osasuntsua bultzatuko dugu eskolan. Eskolan ditugun makinetako elikagaien analisia eginez.
- Eskola ingurua errespetatu eta garbi mantentzeko sentsibilizazio ekintzak burutuko ditugu. Besteak beste, eskola ingurua garbitzeko txandak antolatu ditugu.
- Lehorreko bizitzarekin lotuta “Baso eskola”-ra egingo dugu irteera haur hezkuntzako ikasleekin.
- Egunerokotasunean sortzen dugun zaborraren inguruko sentsibilizazioa saioak antolatuko ditugu. Artigas hondakinen kudeaketa enpresak eskaintzen dituen bisita gidatuak eginez.
- Bertako produktuak eta elikadura ekologikoa bultzatuko dugu ziklo desberdinetan. Txilarre baratz ekologikora bisita eta baita inguruko azokak bisitatuko ditugu.