Lan poltsa
https://comunidad.inlan.es/meka
MEKA LHII-ko helburua da gure ikasleen enplegarritasuna lortzea, horretarako gure Lan Poltsa daukagu. Lan-poltsak enpresak eta ikasleak edo ikasle-ohiak harremanetan jarri nahi dute lan bat aurkitzeko edo jada dutena hobetzeko.
Ikasleen kasuan zerbitzu hau baliatu ahal izateko beharrezkoa da MEKA LHII ikastetxean ikasketaren bat egina izatea. Ikasle-ohiek gure Lan-poltsa alta egin nahi badute, lanbide familietako arduradunekin harremanetan jar daitezke (Administraritza, Automozioa, Osasuna, Gizarte serbitzuak eta Soldadura) edo ondorengo e-mail-en bidez (orientazioa@meka-elgoibar.eus).
Lan-eskaintzak publikatzeko beharrezkoa da enpresak e-mail-en bidaltzea edo harremanetan jarri telefonoz, eta ondoren guk ikasle edo ikasle izandakoekin harremanetan jarriko dugu.
Erabiltzaileen ardura da bere lan-bizitzaren aldaketak eguneratua izatea.