Lan esperientziaren egiaztapen eta ziurtapena
ZER DA?
Konpetentzia onartzeko sistema hori baliagarria da lan-esperientziaren bidez, ofizialak ez diren ikastaroen bidez, autoprestakuntzaren bidez eta abar ikasi duten pertsonen ikaskuntza horiek aintzat hartzeko eta ofizialki onartzeko eta egiaztatzeko.
Azken helburua zera da: egiaztatutako sektore horretan Lanbide gaitasun Ziurtagiri bat lortzea.
Gai honek interes handia eta zalantza ugari sortzen dituenez, IVAC-EEIk (Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua) hainbat argibide eskaintzen ditu egiaztapen zerbitzuaz bere blogen.
Onarpen-prozedura EHAAn eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean argitaratzen diren deialdien bidez bideratzen da.
Espezialitate baten deialdian parte hartzeko interesa baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo korreoan orientazioa@meka-elgoibar.eus , eta alta emango dizugu aplicatiboan. IVAC-EEIk (Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua) deialdiak irekitzeko espezialitate bateko alten kopurua kontuan hartzen du, eta horiek irekitzen direnean baita arduratzen da eskatzailei abisatzeaz SMS baten bidez.