Edukira joan
ES EU EN

Urratsbat

MEKA Lanbide Eskolan ekintzailetza pertsonalki, profesionalki eta ekonomikoki hazteko modurik onena dela ulertzen dugu; Ekintzailetza Kultura eta Ekimenak garatzen dira horretarako.

Guzti hau ahalbideratzeko Ekingune-rekin elkarlanean dihardugu (Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ekintzaileen Komunitatea), zeina TKNIKA-k (Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroak) proiektu gisa garatzen duen, ekintzailetzarekin konpromisoa duten sare publikoko zein pribatu-itunduetako Lanbide Heziketako Zentroek garatuz.

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAk koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Nori zuzendua dago?

Urratsbat programa honako hauei zuzentzen zaie:

  • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.

Zein zerbitzu eskaintzen ditu?

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Ikastetxean programaren arduradun bat, uneoro sustatzaileari laguntzeko eta aholkularitza espezifikoa eta integrala eskaintzeko, negozio ideia bideragarria den negozio edo enpresa plan bat bideratuz.
  • Ikastetxean behar bezala hornitutako Ekintzailearen Bulegoa eskainiko zaio sustatzaileari, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
  • Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera.
  • Negozio Plana martxan jarri ondorengo jarraipena.
  • Urratsbat Sarean parte hartzeko aukera, Urratsbat programaren bitartez sortutako enpresen erkidegoko partaide izanez.

Informazioa eta Proiektuen aurkezpena

Informazio gehiago behar izanez gero jarri harremanetan Urratsbat arduradunarekin: Saioa Alberdi (urratsbat@meka-elgoibar.eus) 943748019 Ext 107

Kolaboratzaileak

URRATS BAT PROGRAMAREN BIDEZ IKASTETXEAN SORTUTAKO ENPRESAK

DEITEL

Bezeroarentzako telefonozko arreta-zerbitzua

EGUN ALAI

Etxez etxeko asistentzia

Klikatu irudianelkarrizketa irakurri ahal izateko

IZUBI MEKANIZATUAK

Fabrikazio mekanikoa.

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943.74.80.19
bulegoa@meka-elgoibar.eus