ZIKLOETARAKO SARBIDE PROBA

Egungo egoera dela eta, eta 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriaren arabera, etenda daude indarrean dauden administrazio-prozesuen epeak.

Beraz:

  • Plangintza eta Antolaketako zuzendariaren 2019ko azaroaren 25eko Ebazpenaren bidez deitutako sarbide-probak ere eten egin dira, eta azterketak ez dira aipatutako ebazpenean ezarritako datetan (apirilaren 22an eta 23an) egingo.
  • Une honetan hainbat eszenatokitan ari dira lanean. Datak erabakitzen direnean, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da.
 

Ikasturtero, Hezkuntza Sailak heziketa zikloetara sartzeko probak antolatzen ditu, zuzenean sartzeko titulazio minimoa ez dutenentzat. Sarbide-probak honek derrigorrez gainditu behar diren hainbat proba ditu eta horregatik ondo prestatu behar dira.

Proba hauek prestateko prestakuntza espezifikoa egiteko aukera eskaintzen du, irakasle espezializatuen laguntzarekin eta froga gainditzeko pentsatuta dauden programazio eta metodologia batekin.

Goi mailako zikloetara sarbide probaren prestaketa

Prestakuntza kurtsoetan sartzeko ikasleen baldintzak:

Baldintza bakarra frogara aurkezteko beharreko gutxieneko adina da; Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko: 18 urte izan behar dira gutxienez matrikula egiten duen urtean beteak (19 urte, probaren urtean beteak).

Interesdunak sartu nahi duen tituluarekin zer ikusirik daukan erdi mailako titulua lortuko duela susmatzen bada, 17 urte izan behar dira gutxienez matrikula egiten duen urtean beteak (18 urte, probaren urtean beteak)  (erdi mailako heziketa zikloetako bigarren kurtsoko ikasleak).

Zikoletako aurreinskrpzio arruntaren data berdinak

Matrikula: Zikloetako matrikula arrunten data berdinak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, NANaren fotokopia eta, NANaren fotokopiarik ezean, egoitza-baimena, pasaportea edo adina egiaztatzeko beste agiriren bat

Zati orokorra

  • 1. TALDEA EUSKARAZ: Euskara eta matematika
  • 2. TALDEA GAZTELERAZ: Lengua espaƱola eta matematika
 

Zati espezifikoa (MEKA-K EZ DU ESKAINTZEN)

  • A aukera: Filosofia eta Ekonomia
  • B aukera: Teknologia eta Marrazketa Teknikoa
  • C aukera: Biologia eta Kimika
 

Informazio gehiago (datak, epeak ...)